EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

e-f4ktur

Deskargak



      Egiaztatu Izenpe gune segurua

Zergatik erabili ef4ktur?

Lege- eta teknologia-esparru berriak aukera ematen die enpresei beren merkataritzako bazkideei fakturak bidaltzea kudeatzeko beste bide bat izateko eskura.

Faktura elektronikoa bide telematikoetatik bidaltzen du igorleak, eta euskarri informatikoan gordetzen da. Beraz, edozein unetan kontsulta edo inprima daiteke.

Hortaz, dagoeneko ez da nahitaezkoa izango faktura inprimatzea, hori legeei eta zergei begira baliozkoa izan dadin. Tratamendu osoa (jaulkitzea, banatzea eta gordetzea) zuzenean egin daiteke igorleak sortutako fitxategi elektronikoaren gainean.

Garbi dago, beraz, faktura elektronikoa erabiltzeak onura handiak ekarriko dizkiela fakturatzeko sistema honekin bat egitea erabakitzen duten profesionalei nahiz enpresei. Onura guztien artean bi nabarmen daitezke:

  • Hasteko, paperezko fakturak jaulkitzeko, banatzeko eta gordetzeko gastuak murrizten dira. Europar Batasunean egindako ikerketen arabera, 1,5 eurokoa da paperezko faktura bat jaulkitzeko eta bidaltzeko kostua. Faktura elektronikoen kasuan kostua 0.30 eurokoa dela zenbatesten bada, aplikatu behar den sinadura elektronikoaren bidez legeztatzeko prozesua dela eta, faktura asko samar jaulkitzen dituzten erakundeek kostu handia aurrez dezakete zuzenean, paperaren, fakturekin lan egitearen, gutun-azaletan sartzearen, bidaltzearen eta 5 urtez leku fisiko batean gordetzearen gastuaren ondoan.
  • Bigarrenik, administrazio-prozesuak asko sinplifikatzea lortzen da, eta horrek denbora eta lekua nabarmen murriztea dakar berekin.

Bi alderdi horiek kontuan hartzen baditugu, eta horiei fakturak enpresen (igorleen/hartzaileen) sistema informatikoetan txertatzea gehitzen badiogu, fakturaren erabateko desmaterializazioa lor dezakegu. Horren ostean, elkarreragiteko mekanismo eta bide berriak prestatu beharko dira, negozio-harremanak eraginkorragoak eta produktiboagoak izan daitezen.



 
 

intranet access
Release performed by ecmware