EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

e-f4ktur

Deskargak



      Egiaztatu Izenpe gune segurua

Nolakoak dira fakturazio elektronikoko sistemak?

Honakoak izan ohi dira fakturazio elektronikoko sistemen pauso nagusiak:

  1. Faktura sortzea eta digitalki sinatzea.
  2. Kautotutako dokumentua bide telematikoetatik bidaltzea eta jasotzea.
  3. Euskarri digitalean gordetzea.
  4. Administrazioari bide telematikoetatik bidaltzea, eskatutakoan.

Fakturazio elektronikoko sistema erabiltzeak hainbat onura dakartza, eta horiexek dira sistema tradizionalaren alderdi txarrak:

  • Enpresaren gastuak murriztea: papera, bidalketa-gastuak eta gordetzeko gastuak aurreztuz nabarmen murrizten dira enpresaren gastuak.
  • Izapideak arintzea: izapideen urratsak minutu gutxitan eta eroso egin daitezke, inolako joan-etorririk egiteko premiarik gabe.
  • Lekua aurreztea: sortutako dokumentuak erraz gorde daitezke gordetzeko bitarteko magnetikoekin edo optikoekin. Pilak eta paper-artxibategiak ken daitezke.
  • Prozedura segurua: ziurtagiri eta sinadura digitalak erabiltzearen bidez, une oro bermatzen da dokumentuen kautotasuna, osotasuna eta ukorik eza. Gainera, dokumentuak SSL protokoloan oinarritutako bide seguruetatik bidaltzeak prozesu osoaren konfidentzialtasuna bermatzen du.

Hortaz, funtsean bi kasuetan fakturak sortzeko, bidaltzeko eta jasotzeko, gordetzeko eta aurkezteko eredu berari jarraitzen bazaio ere, fakturazio elektronikoko sistemaren bidez modu eroso, berehalako eta seguruan eta kostu gutxirekin egin ahal izango dituzte izapide guztiak igorleak eta hartzaileak.



 
 

intranet access
Release performed by ecmware