EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

e-f4ktur
  • Diputación Foral de Álava
  • Diputacion Foral Bizkaia
  • Diputación Foral Gipuzkoa
  • Izenpe


Deskargak



      Egiaztatu Izenpe gune segurua

Fakturen formatua: fakturae

Hartzaileen/igorleen eremuen arteko bat da egoitza-motarena. Honako balioak izan ditzake eremu horrek: bertakoa, europarra eta atzerritara. ef4ktur Euskadin egindako aplikazioa izanik, ez al litzateke egokia beste balio osagarri bat izatea, esate baterako, "Euskadi"?

ef4ktur aplikazioak facturae estatu-estandarra erabiltzen du, eta horrek aipatutako balioak bakarrik onartzen ditu egoitza-motaren baitan. Hori dela eta, ez dugu aukera osagarririk sartu. Izan ere, hori eginez gero, aplikazioaren bidez sortutako fakturek ez lukete legezko baliorik izango.

Igorlea/hartzailea sortzerakoan edo aldatzerakoan, subjektu-mota zehaztu behar dut. Hori egiterakoan honako moten artean aukera daiteke: juridikoa, fisikoa eta nortasun juridikorik gabea. Alabaina, igorle/hartzaile horrekin faktura sortu eta faktura hori fakturae formatuan gorde ostean, fitxategia berriz begiratzen hasita, ohartu naiz subjektu "juridikoak" eta "nortasun juridikorik gabeak" beti balio berbera izaten dutela. Gaizki ari al da sortzen fakturae formatuko faktura?

Ez, ez da gaizki sortzen ari. Egia da bi subjektu-mota horiek balio bera dutela esleituta fitxategian. Izan ere, fakturae formatuak ez du inolako eremurik "nortasun juridikorik gabeko" subjektu-motarako. Erakunde batzuek subjektu-mota hori guztiz beharrezkoa zutela jakinarazi zigutelako gehitu genuen. Alabaina "nortasun juridikorik gabeko" subjektuaren kudeaketa ef4ktur aplikazioaren barnekoa baino ez da. Garrantzitsua da ef4ktur aplikazioaren erabiltzaileek jakitea faktura fakturae formatuan atera ondoren edo dagokion hartzaileari bidali ondoren, "nortasun juridikorik gabeko" subjektu-mota "juridiko" bihurtuko dela, fakturae formatuak ezarritako arauak bete ahal izateko.

Aplikazioaren interfazearen bidez sartutako neurri-unitateak ere fakturae formatuko fakturari eransten al zaizkio?

ONU 20 estandarrean sei neurri-unitate baino ez daude, hain zuzen ere, aplikazioan lehenetsita datozenak. Sortutako gainerakoak orientazio gisakoak baino ez dira izango, eta fakturae formatura esportatuko den balioa "06" izango da, beste neurri-unitate batzuei dagokien balioa.

Zergatik ezin dira ezabatu unitate-mota batzuk?

Aplikazioan lehenetsita dauden neurri-unitateak ezin dira ezabatu generikoak direlako eta ONU 20 estandarrean definituta daudelako. Bide beretik, ez da egokia unitate horien deskribapena aldatzea, aplikazioak unitate horiekin sortuko baitu beti fakturae formatuko faktura, jatorrizko balioari lotuta. Bestela esan, "litroak" unitate estandarraren deskribapena "metroetara" aldatuta ere, faktura fakturae formatuan sortzerakoan, kontzeptuak "litroak" balioari egingo dio erreferentzia. Haatik, ez dago arazorik unitatearen deskribapena aldatzeko, horren esanahia beste hizkuntza batera itzultzeko.



 
 

intranet access
Release performed by ecmware