EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

e-f4ktur
  • Diputación Foral de Álava
  • Diputacion Foral Bizkaia
  • Diputación Foral Gipuzkoa
  • Izenpe


Deskargak



      Egiaztatu Izenpe gune segurua

ef4ktur aplikazioaren erabilera

Nola jaulkitzen dira fakturak?

Faktura sortu ostean, zirriborro gisakoa izango da. Faktura behar bezala sortuta dagoela egiaztatu eta klik egingo dugu "Sinatu/jaulki" botoiaren gainean. Ekintza hori atzeraezina izango da, jaulkitako fakturak ezin baitira aldatu.

Nola bidaltzen dira fakturak?

Faktura edozein egoeratan bidal daiteke (zirriborroa, jaulkita, bidalita, zuzenduta...). Bidali nahi den faktura zerrendan aukeratu eta "Bidali" sakatu behar da, "zirriborroa" bada edo "jaulkita" badago. "Berbidali" sakatu beharko da, aldiz, "bidalitakoa" edo "artxibatutakoa" bada.

Jaulkitako fakturak ezin badira aldatu, zer egin dezaket faktura sortzerakoan nahastuz gero?

Datu okerrekin jaulkitako fakturak zuzentzeko, zuzendutako faktura bat sortu behar duzu. Faktura jada artxibatuta badago, ordea, ezingo duzu zuzendu.

Nola sortzen dira zuzendutako fakturak?

Zuzendu nahi den faktura hautatu behar da (jaulkitakoak/bidalitakoak), eta klik egin behar da "Zuzendutako faktura sortu" botoiaren gainean. Hori eginez gero beste leiho bat agertuko da, zuzendutako faktura sortzeko. Hori okerreko fakturari lotutakoa izango da, berori ordezkatzeko.

Zer da endpoint-a?

Endpoint-a URL batek identifikatutako zerbitzu baterako sarbidea da. Kasu honetan fakturak jasotzen dituen web-zerbitzuaren URLa izango da.

Igorlearen eta/edo hartzailearen izena, IFK eta/edo helbidea eta/edo kontzeptuak aldatzen baditut, zer gertatuko da automatikoki sortutako fakturekin?

Aldaketaren aurretik sortutako fakturak aldaketa egin aurreko datuekin egongo dira. Fakturaren aurrebistara joz gero egiaztatu ahal izango duzu hori. Haatik, fakturak mantentzeko aplikazioaren pantailetan igorle, hartzaile eta kontzeptuen gaur egungo datuak agertuko dira, nahiz eta fakturak aldaketaren aurrekoak izan. Aplikazioaren ondorengo bertsioetan zuzenduko da gorabehera hori.

Nola konfiguratzen da FACE bidez fakturak jasotzen dituen hartzaile bat?

Faktura-hartzaileak alta egin behar du Ef4ktur-eko Bezeroak/Hornitzaileak atalean, nahitaezko datu guztiak osatuta.

  • Especificación Webservice eremuan, FACE dela adierazi behar da. 
  • Irteera-puntuan, FACE webservice-aren helbidea adierazi behar da, https://webservice.face.gob.es/sspp balioarekin osatu.

 

Grafico 13 eu

 

Ziurtagiri berriak Ef4ktur-en

Ef4ktur-ek konfiantzazkotzat jotzen dituen ziurtagiriekin igorri eta jasotzen ditu faktura elektronikoak. Berez, konfiantzazkotzat hartzen ditu honako hauen ziurtagiriak: IZENPE, CAMERFIRMA, FNMT eta NAN ELEKTRONIKOA. Ef4ktur-en konfiantzazko zerrendan beste ziurtagiri batzuk gehitzeko, ziurtagiriaren erroko ziurtagiriak gehituko dira Ef4ktur-en \resources\trusted-certs direktorioan.

FNMTren ziurtagirien erabilera Ef4ktur-en

FNMTren softwareko ziurtagiriak Nabigatzailean (Windows-eko ziurtagirien edukitzailean) barne hartu ohi dira, beraz zuzenean erabili daitezke konfigurazioan Txartela/Nabigatzailea aukera aukeratuz.

Grafico 14 eu 

Beste aukera, ziurtagiria Nabigatzailetik fitxategi batetara exportatzea da, ondoren Ef4ktur-en ziurtagiriaren konfigurazioan sartzeko (Tresnak + Konfigurazioa + Ziurtagiriak).

FNMTren ziurtagiria esportatzea

Internet Explorer aplikaziotik egin ahal izango da Tresnak ataleko Internet aukerak + Edukia fitxaren barruan, Ziurtagiriak botoian klik eginda.

Grafico 1

Esportatu beharreko ziurtagiria hautatu eta Esportatu botoian klik egingo da.

Grafico 2

Hurrengoa botoian klik egingo da.

Grafico 3

Gako pribatua esportatu nahi dela adierazi eta Hurrengoa botoian klik egingo da.

Grafico 4

Hurrengoa botoian klik egingo da.

Grafico 5

Pasahitza idatziko da. Hain zuzen, pasahitz hori erabiliko da Ef4ktur-etik fakturak sinatzeko.

Grafico 6

Ondoren Ef4ktur-en ziurtagiri-konfigurazioan sartuko den fitxategi-izena ipiniko da.

Grafico 7

Amaitu botoian klik egingo da.

Grafico 8

Onartu botoian klik egingo da.

Grafico 9

Onartu botoian klik egingo da.

Grafico 10

Ef4ktur-en ziurtagiria konfiguratzea

Ziurtagiria Fitxategia (.p12, .pfx) motakoa dela adieraziko da.

Grafico 16 eu

Ziurtagiria duen fitxategiaren kokapena adieraziko da.

Grafico 15 eu



 
 

intranet access
Release performed by ecmware