Berriak
Bai, Ef4ktur sareko unitate batean instala daiteke. Gisa horretan, sareko hainbat ekipotatik egikaritu ahal izango da, datu berberak eguneratzeko. Haatik, Ef4ktur ez da erabiltzaile anitzeko aplikazioa, eta beraz, bi erabiltzailek ezin dute aldi berean exekutatu Ef4ktur, eta horrela bada, mezu hau agertuko da:
“Aplikazioa beste erabiltzaile bat ari da erabiltzen. Ziur bazaude beste erabiltzailerik ez dela aplikazioa erabiltzen ari, instalazioko karpetako resources azpikarpetara jo dezakezu, eta applicaction-blocked.txt fitxategia ezabatu."
Bai, badabil, bai 32 bit-eko bertsioarekin, bai 64 bit-ekoarekin.
Instalatzaileak honako prozesua egiten du: Instalazio-paketeko eduki guztia deskonprimitzen du, eta .jar luzapena duen fitxategia exekutatzen. Windows-en fitxategiak beren luzapenen arabera irekiko dituzten aplikazioak zein izango diren definitzen dira. Esate baterako: .rar(WinRAR), .mp3(Winamp), .iso(Nero). Gehienetan Javako makina birtuala izaten da .jar luzapeneko fitxategiak irekitzen dituen programa.
Kasu honetan, WinRAR instalatzerakoan, .jar fitxategi batean sakatzerakoan .jar fitxategi hori WinRAR bidez egikarituko dela adierazi da. Horregatik deskonprimitzen du WinRARek. .jar fitxategiak egikarituko dituen programa WinRAR ez izatea lehenesteko, WinRAR ireki eta hona jo behar da: Aukerak > Konfigurazioa > Integrazioa, eta .jar luzapenaren laukitxoko marka kendu.
Leihoak honela geratu behar luke:
WinRARen integrazioa konfiguratzeko leihoa.