EuskalEtxeak. Munduko euskal etxeen ataria

e-f4ktur
  • Diputación Foral de Álava
  • Diputacion Foral Bizkaia
  • Diputación Foral Gipuzkoa
  • Izenpe


Deskargak



      Egiaztatu Izenpe gune segurua

Java

ef4ktur Java ingurunean dago programatuta. Horrek esan nahi du erabili ahal izateko aurrez Javako makina birtuala izan behar dugula instalatuta. Javako makina birtuala honako helbide honetatik deskarga daiteke:

http://www...m/es/download/manual.jsp

Zer da Javako makina birtuala?

Java ahalik eta plataforma gehienetan (GNU/Linux, Windows, Mac...) funtzionatuko zuten aplikazioak sortzeko programazioko hizkuntza gisa sortu zen. Programa bera hainbat plataformatan erabili ahal izateko, Sun-ek Javako makina birtuala izeneko aplikazioa sortu zuen.

Nola funtzionatzen du Javako makina birtualak?

Javako makina birtuala ez da plataforma anitzekoa, aplikazioaren bertsioak programatu baitziren plataforma desberdinetarako. Javako makina birtualak Javan programatutako aplikazioak egikaritzen ditu, eta zubi gisako lana egiten du sistema eragilearen (GNU/Linux, Windows, Mac...) eta programaren artean, programaren jarraibideak itzuliz, ordenagailuak jarraibide horiek uler ditzan. Gisa horretan, Javan egindako programa bera egikari dezakete hainbat plataformak.



 
 

intranet access
Release performed by ecmware