Ef4ktur-ekin faktura elektronikoak igortzeaz gain formatu elektronikoan jasotzen diren fakturak kudeatu ahal izango dira.
3.0.6 bertsioak gehitzen dituen funtzionaltasun nagusi berriak hurrengoak dira:
- Pdf eta facturae 3.0, 3.1 eta 3.2 formatuko fakturen jasotzea
- Facturae 3.1 eta 3.2 formatuko faktura elektronikoen igortzea
- Fakturetako bidalketa masiboa
- Artxibatutako faktura batetik zuzendutako faktura baten sorkuntza
3.0.6 bertsioak erabiltzaileak lehen ezarritako aplikazioaren konfigurazioa mantentzen du.
Oharra:
- Ef4ktur 3.0.6 eskura dago deskargen eremuan.
- Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur 3.0.6 aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.
- Instalazioaren gaurkotzea egin baino lehen Ef4ktur-instalazio direktorioaren segurtasun-kopia egitea gomendatzen da.
- Ef4ktur 3.0.6 edo horren osteko bertsiorik deskargatuko duten Bizkaiko Foru Aldundiari faktura jaulkitzaileek “Bezeroak/Hornitzaileak” atalean eskura daitezkeen fakturazioko jarraibideak kontsulta behar dituzte.