Ef4ktur-ek era automatikoan fakturak bidaltzen ditu
Ararteko-ra bere web-zerbitzuen bitartez.
Ef4ktur 5.2.2, beti
bezala, www.ef4ktur.com
web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.
Windows eta Linux Instalazioak
Ef4ktur aplikazioaren aurreko
bertsio bat baduzu, Ef4ktur 5.2.2 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan
instalatuz gero, lehendik dauden fakturen datuak gordeko dira.
Mac Instalazioak
Ef4ktur aplikazioaren aurreko
bertsio bat baduzu, lehendik dauden fakturen datuak gordetzeko ondorengoa egin
behar da:
1.- Ef4ktur aplikazioko
segurtasun-kopia bat egin.
2.- Ef4ktur 5.2.2 bertsioa
instalatu.
3.- Segurtasun-kopiaren
resources\db karpeta (eta karpeta honen barruko guztia), instalazio berriaren
resources\db karpetaren gainean kopiatu.