Faktura elektronikoko zerbitzuaren
etengabeko hobekuntzarekin eta bilakaerarekin jarraituta hobekuntza berriak
garatzen dira.
Bertsio honek:
· Facturae 3.2.2 formatuko
fakturen emisioa, inportazioa eta jasotzea baimentzen du.
· CSV fitxategiko inportazioan
hobekuntzak eta datu berriak sartzen ditu.
· FACe entitateen DRI3 datuen
zuzeneko karga baimentzen du.
· Faktura batzuetan nahitaez egon
behar duten lege-testuen sarrera baimentzen du.
· BEZa ez den jasanarazitako
beste zerga bat ezartzea baimentzen du.
· Moneta eta BEZarik gabeko
kontzeptuen arrazoia jartzen dira PDF fakturan.
· Mac instalazioan hobekuntzak
sartzen dira, ef4kturreko instalazioen eguneratzeetan datuak mantentzeko.
· Konfiantza ziurtagirien
gaurkotze dinamikoa baimentzen du.
Ef4ktur 5.4.1, beti bezala, www.ef4ktur.com web-orriaren deskarga-eremuan dago eskuragarri.
Ef4ktur aplikazioaren aurreko bertsio bat baduzu, Ef4ktur
5.4.1 bertsioa aurreko bertsioaren direktorioan instalatuz gero, lehendik
dauden fakturen datuak gordeko dira.